jueves, 21 de diciembre de 2017

GABON POSTALA 2017

Aurten ere Musikako ikasleok Gabonak eta urte berria zoriondu nahi zaituztegu.


Horretarako Lor taldearen "Zure doinua" abestiaren bertsioa egin dugu.


2017a ederto bukatu eta 2018a askoz hobea izan dadila!


Urte berri on!



domingo, 14 de mayo de 2017

KANTU BAT GARA

Munduko Bertsolaritza proiektuan, aurten "esperimentu" antzeko bat egin dugu. Gazteek musika asko kontsumitzen dute, baina euskal musika ez zaie hain erakargarria egiten.

Ariketa bat proposatu diegu, olerki bat osatzea, baina euskal kantuen letra zatiak erabiliz eta tartean, haien hitzak txertatuz. Gaur egun edo lehengo kantuak erabiliz, ez dugu mugarik jarri. Emaitza oso ona izan da eta batzuk grabatzeko aukera izan ditugu.

Hemen sakatuta, libretoa irakurri ahal izango duzue.

Gozatu!


 

 




martes, 7 de marzo de 2017

MARTXOAK 8

Martxoak 8 dela eta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, 1. Batxilergoko Musika ikasleek egunerako propio egindako abestia prestatu dute. Hementxe daukazue letra eta audioa. Ez gara abeslari profesionala, baina ahal duguna egiten dugu! Kanta esteka honetan daukazue https://drive.google.com/open?id=0B1sToO6o_-egUDE1WjRGZmkyUXc

Badakizue, Martxoak 8 egunero izan behar du!


miércoles, 21 de diciembre de 2016

EUSKARA EGUNA 2016, FLASHMOBA

Irailetik lanean ibili eta gero: abestiaren letra sortu, grabatu, koreografia prestatu, tutoriala eta mila entsaio egin eta gero, emaitza gure artean da! 

Getxon, 1600 ikasletik gora koreografia ikasi zuten, abenduaren 1 eta 2an ikastetxeetako patioan grabatu zuten eta hementxe daukazuen bideoa grabatu zuten:


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Bestalde, abenduaren 3an, San Nikolas plazan benetako unea iritsi zen!!! Ikasleak mozorrotuta, urduri, baina dantza egiteko gogoz! Kimetz abesbatza prest, Andres Isasi Musika banda instrumentuak afinatuta eta gure ikasleak gertu dantzan hasteko!

Milesker bertara hurbildu zinetenoi: San Nikolas plaza beterik zegoen: jendez eta euskaraz! Eskertzekoa da DBH 4 eta 1. Batxilergoko ikasleek egindako lana, izugarria!!! Zorionak!!!



miércoles, 2 de noviembre de 2016

FLASHMOBERAKO TUTORIALA

Aurten ere abenduaren 3an Euskara Eguna ospatuko dugu. Ikastetxean ekintza desberdinak egiteaz gain, Getxo mailan parte hartuko dugu.

Aurreko urtean flashmoba antolatu genuen Getxoko Musika Eskolako Andres Isasi Banda eta Kimetz Abesbatzarekin batera. Oraingoan, beste flashmob bat egingo dugu, Betagarri taldearen "Euri tanta bakoitzean" kanta oinarri hartuta, gure letra sortu dugu eta koreografia bat Getxo dantzan jartzeko.

Esteka honetan Musikako DBH 4 eta 1. Batxilergoko ikasleek egindako tutoriala daukazue!


jueves, 16 de junio de 2016

"GURE LEKUA, ZUONA" BIDEOKLIPA

Aurretik esan genizuen, Andra Mariko LH 6ko ikasleekin batera kantu bat sortu genuela. Lehenengo abestiaren letra sortu, Musika gelara grabatzera etorri ziren eta hemen daukazue azken pausua: bideoklipa.

Bideoklipean argazki eta bideo desberdinak uztartu ditugu. Bideokliparekin erreleboa irudikatu nahi dugu. Batzuk badoazela, baina berriak badatozela. Itzel pasatu dute nagusiek zein txikiek. Datorren urtean errepikatu nahiko genuke.

Zorionak 2. Batxilergoko eta LH 6ko ikasleei! Artista hutsak zarete!

Zorte on bide berri honetan!

 Bideoa, hurrengo estekan daukazue: https://drive.google.com/open?id=0B1sToO6o_-egRFdJeUJfbVF4b3M


jueves, 19 de mayo de 2016

BATX 2koen AGURRA

Ostiralean, merendolarekin batera ikasturtea itxi genuen. Modu borobila agurtu ahal izateko. 

Urteak dira elkar ezagutzen dugunetik, une onak zein txarrak igaro ditugu, baina aparteko belaunaldia izan zarete! Itxagonero eta Musikero autentikoak!

Etapa guztiek bukaera izaten dute, eta orain bakoitzak bere bidea hautatuko du: unibertsitatea, lanbide heziketa,... Ostiralean esan genizuen bezala, onena opa dizuegu eta ez zaitezte gurekin ahaztu! Hemen daukazue, ostiralean agur moduan jarri genizuen bideoa. 

Zorte on eta zuek nahi duzuen arte!!!