miércoles, 23 de diciembre de 2015

GABON POSTALA - URTE BERRI ON!

Pasa den urtean, Gabon Postal musikatua egin genuen. Aurten errepikatu dugu. Mila esker Batxilergoko ikasleei egindako lanagatik!!!

Imagine Dragons taldearen "Demons" kantuari letra aldatu eta gure bertsioa egin dugu. Gozatu eta urte berri on!!!


martes, 1 de diciembre de 2015

MUSIKAK GAZTETURIK

Gaurko Berrian, artikulu interesgarri bat aurkitu dugu: Musikak gazteturik.  Bertan, adinekoek eta helduek nola animatu diren musika ikastera kontatzen du.

http://www.berria.eus/paperekoa/2600/038/001/2015-12-02/musikak_gazteturik.htm

sábado, 28 de noviembre de 2015

ANTIBULLYING ROCK KONTZERTURA...

Azaroaren 13an, DBH 3 mailako ikasle guztiak eta DBH 4 mailan Musika egiten duten ikasleek kontzertu didaktiko bat entzutera joan ziren Areetako Andres Isasi Musika Eskolara. Kontzertu hau Zentsura At! programaren barruan zegoen eta abestietan bullying aurkako mezuak zabaldu ziren. Musika taldea Mr Jam Junior Band izan zen eta Harrison Ivaz abeslari kanadiarraren laguntzarekin kontzertu on bat eman zuten.



HARRISON IVAZ






lunes, 23 de noviembre de 2015

BADOK.EUS, EUSKAL MUSIKAREN ATARIA

Orain gutxi, Berria egunkariak, euskal musikaren ataria martxan jarri du: Badok

Webgune honetan lehen eta gaurko musika topatuko duzue. Bertan taldeen eta kantarien bibliografia ikusgai dituzue, kantak, bideoklipak,... Euskal msikari buruz gehiago jakin nahi baduzue, Badok  ataria bisitatu ezazue.

BADOK

lunes, 16 de noviembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO FLASHMOB-aren TUTORIALA!

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aixerrotan azken urteotan ekintza desberdinak burutu ditugu egun hau ospatzeko: Lipdub-a, BerbaBanda,... Eta aurten flashmob-a prestatu dugu.

Eta ez edonolako flashmob-a! San Nikolas plaza euskaraz, dantzaz eta giro onez bete nahi dugu! Hemen daukazue koreografia ikasi dezazuen, eta gogoratu: 

Abenduaren 3an, 19:00etan Algortako San Nikolas plazan itxaroten zaituztegu!



miércoles, 13 de mayo de 2015

ARGAZKILARITZA GAUA

Aurreko sarrera batean, Azkorri argiztatu genuela jakinarazi genizuen. Aixerrotako Zentzuz Guraso Elkartearen ekimenez, eta Iñaki Oñate argazkilariarekin, gurasoak, ikasleak eta irakasleak hondartza argiztatu genuen. Giro polita eta emaitza ikaragarria. 

Musika Mintegian, badakizue ez garela geldi egoten. Bertan parte hartu ez ezik, bideo bat egiteko konpromisoa hartu genuen. Horrez gain, Munduko Bertsolaritza proiektuan dabiltzan ikasleek, kantu bat osatu zuten bideoan txertatzeko. 

Gure ustez, bideoa txukun geratu da eta oso pozik gaude emaitzarekin. Hemendik gure eskerrik beroenak Guraso Elkarteari, Iñaki, abestiari ahotsa jarri diezuen ikasleei eta egun horretan parte hartzen zenutenoi. Hurrengo ekintzaren zain geratzen gara. 

Bideoarekin gozatu!






2. BATXILERGOKOEN AGURRA

Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo!

Sei urte eta gero, Batxilergoko ikasleek institutua bukatu dute. Selektibitatea geratzen zaie, baina badakigu oso ondo joango zaiela, urtean zehar jo ta ke ikasten ibili direlako.

Itsaso eta biok askotan haserretzen gara, baina badakizue asko maite zaituztegula. Eta urte batzuk dira elkar ezagutu genuela. Martxoan kantu eta lore-sorta polit batekin hunkitu gintuzuen. Oraingoan gure txanda izan da. Berbabandako luntxa baino lehen, jarraian ikusiko duzuen bideoa jarri genien. Bai, nahiz eta ez onartu, baten bati malkoren batek ihes egin zion. Bideo honetan, gurekin egon zareten bitartean atera ditugun argazkiak ikusgai dituzue.

Esan genizuen bezala, hastera zoazten etapa berri honetan, onena opa dizuegu! Eta nahi duzuenerako, badakigu non gauden! Zorte on eta muxu handi bat!


jueves, 30 de abril de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU KONTZERTUA

Astelehenean egun handia iritsi zen! Urtarriletik lanean eta gure lana erakusteko tenorea heldu zen!

Ostiralean azken entsaioa izan genuen Dan-ekin, adoptatu genuen bibolin jolea. Dena oso ondo joan zen eta nahiz eta kirioak dantzan izan, bagenekien emanaldia oso ondo joango zela.

11etan Bilboko Gran Via kaleko "BBK Aretoa"-n geunden. Nola kokatu, azken entsaioak egin eta dena prest arratsalderako. Lautan azken entsaioa egin genuen, apur bat lasaitu, kamerinoetan "txapa eta pintura tailerra" (sekulan ez ditugu hainbeste makillaje mota ikusi!) eta eszenatokira gure artea erakustera. 

Gure familia, lagunak eta irakasleak atean puntual-puntual! Gogoz gure lana ikusteko. Xilofonoak, metalofonoak, kutxa, kutxa txinatarra, txindatak, zeharkako txirulak, tronpa, bibolina, gitarrak, pianoa... Esan beharra dago, emanaldia oso ondo joan zela eta oso gustora geratu ginela. Oso esperientzia polita izan da musiko profesional batekin lanean ibiltzea eta era berean, ezagutza musikalak dituzten ikasleak ez dituztenekin nahastea. 

Egun eta emaitza borobila! Zorionak guztioi!

Hemen daukazue grabazioa ikusgai 

sábado, 18 de abril de 2015

GORRONDATXE ARGIZTATU GENUEN!!!

Atzo esan bezala, ikasle, guraso eta irakasleok batu ginen Gorrondatxeko argazki argiztatua ateratzeko helburuarekin.

18:00etan, areto nagusian batu ginen eta Iñaki, Gonzalo eta Albertoren azalpenak entzun eta gero, kotxeak hartu eta Azkorriko parkinera joan ginen. Traste guztiak kotxetik atera eta hondartzara jeitsi ginen. 

Trasteak utzi, tripodeak montatu, kamarak jarri eta Iñakik esandako guztia praktikan jarri genuen. Ondoren linternak eta kandelak haitzetan zehar jarri genituen. Guztiz ilundu arte, ezin genuen argazkia atera. Baina ez genuen aspertzeko tarterik izan: mokadutxoa jan, batzuen kantuak, trikiaren soinua eta batez ere, gazteen eta helduen arte giro bikaina gailendu zen. 

Argazkiaren emaitza, laster ikusiko dugu. Eta gutxi barru egunaren bideo muntaia ere ikusgai izango duzue, Musikako ikasleek prestatutako kantu baten laguntzaz. 

Hemendik gure eskerrak eman Zentzuz Guraso Elkarteari egindako lanarengatik. Atzokoa esperientzia ahaztezina izan zen. Aukera gutxi izaten dugu ikasleak, gurasoak eta irakasleak batera egoteko, eta benetan, oso aberasgarria izan zela. Segi lanean! 


viernes, 17 de abril de 2015

GORRONDATXE ARGIZTATUTA, AIXERROTAKO ZENTZUZ GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

Ikastetxeak eta Zentzuz Guraso Elkarteak antolatutako proiektua aurkeztera gatozkizue. Ikastetxe handia izanik, gurasoen artean hainbat artista ditugu eta ikasleekin haien esperientzia elkarbanatzea oso garrantzitsua da. 

Iñaki Oñate argazkilaria ikastetxeko aita da eta argazkiekin proiektu bereziak aurrera eramaten aditua da. Orain gutxi, Butroeko gaztelua pilekin argiztatu zuen. Eta oraingoan, Aixerrotako ikasle, irakasle eta gurasoen laguntzaz Gorrondatxe hondartza argiztatuko dugu!

Zita, gaur izango da, apirilak 17. 18:00etan Aixerrotan elkartuko gara eta bertako areto nagusian, Iñaki Oñate argazkilariak gadget-ak erabiltzen erakutsiko digu. Horrez gain, Gonzalo Calvo geologoak eta Alberto Santolaria biologo marinoak gure kostako ondare geologiko eta biologikoaz hitz egingo digute. Ondoren, Azkorriko hondartzara abiatuko gara, iluntzean, hondartza linternekin argiztatu eta argazkia aterako dugu (behean, pilotajea ikusgai duzue).

Ekintzaren helburua ikasleak, iraskasleak eta gurasoen artean elkarlanean aritzea da, eta arratsalde-iluntzea ahaztezina pasatzea, gure ondare eta argazkigintza aitzakitzat hartuta.

Nola ez, Musikako saltseroak proiektuan parte hartuko dugu. Prozesuaren grabaketa egingo dugu, bideoa montatu eta abesti bat egingo dugu. "Munduko Bertsolaritza" proiektuko ikasleek abestia sortuko dute.

Arratsalderarte!


martes, 31 de marzo de 2015

SARRIA, DBH 4koen HIRU EGUNETAKO IRTEERA

Aste Santuko oporrak ederki etorriko zaizkigu. Hiruhilabetea gogorra izan da, baina azken bi asteak oso potente etorri zaizkigu.

Aurreko sarreretan emanaldi desberdinen berri eman dizuegu, baina aste bat lehenago, martxoaren 16-17-18an Sarrian (Araba) ibili ginen DBH 4koekin. Hirugarren urtea da hiru eguneko irteera antolatzen dugula. Zergatik? Elkarbizitza lantzeko. Azken urteetako esperientziak erakutsi digu taldea izaera landuta, emaitza eta giroa asko ezin hobea dela, eta irteera honekin hori lortzen dugu: giro itzela ikasle eta irakasleen artean.

Lehen egunean Sobronera joan ginen eta bertan piragua eta paintball-ean ibili ginen. Eguraldiak errespetatu zigun eta oso ondo pasatu genuen. Uretan ederto ibili ziren, nahiz eta hotz itzela egin. Arraunlari trebeak ditugu! Eta zer esan paintball-ean... Batzuen trebezia lurretik arrastaka ibiltzeko...

Arratsaldean Sarriara heldu ginen, aterpean trastoak utzi, dutxa hartu eta herritik zehar ibili ginen. Gauean ederto afaldu eta hurrengo asteko emanaldia prestatzen ibili ginen. 

Bigarren egunean, Otxandioko "Hontza Extrem" parkera hurbildu ginen. Zuhaitzetatik zehar ibili ginen eskalatzen, tirolinetan behera... Nekagarria, baina oso gustora! Arrastian, Otxandio herrira ibili ginen, pasiotxu bat emanez eta bertako parkean "Slackline" delakoan ibili ginen. Inoiz Usategitik pasiatu baduzue, hor ikusiko zenituzten soka batzuk bi zuhaitzeri lotuta eta bertatik ekilibrioak egiten.  Horretan aritu ginen, hori bai, baten batek lurra "muxukatu" zuen. Zirkorako ez dugu balio!

Arratsaldean, berriro ere, dutxa hartu, pasiotxu bat herritik eta afaltzera! Gure azken entsaioa egin eta logeletara abiatu ginen. Batzuk tertulia luzean ibili ziren, baina hurrengo egunean denak formal-formal altxatu ziren Gorbeiako parketxera joateko. 

Parketxean bideo bat ikusi genuen, bertako gidariek azalpenak eman zizkiguten eta azkar alde egin behar izan genuen euritan hasi zitzaigulako. Bazkaldu eta autobusera Algortarako bidean.

Irteera polita, giro ederra eta errepikatzeko gogoz! Bideoan argazkiekin egindako muntaia daukazue!


lunes, 30 de marzo de 2015

DBH 4koen EMANALDIA KULTUR ASTEAN

Batxilergokoei baino lehen, DBH 4koek haien emanaldia eskeini zuten Aixerrotako Kultur Astean. Lehen emanaldia izaten da eta kirioak dantzan izaten ditugu. Batzuen lehen aldia eszenatoki batean, aurkezpena egin beharra, batzuk instrumentoak jo eta gainera publiko bezala 1. Batxilergoko ikasleak!

Hala ere, eta akatsak akats, emanaldia oso ondo joan zen. Mozorro eta guzti, bideoan ikusgai izango duzue. Lehena beti izaten da zailena, eta badakigu, aurrerantzean egingo ditugun emanaldietan lasaiago eta askoz hobeto abestuko dugula. Zorionak!

Aipatu beharra dago, publiko moduan 1. Batxilergoko ikasleak izan zituztela eta abesten lagundu zietela eta bukaeran sorpresa eta guzti etorri zitzaizkigula. "Morriña" zeukaten eta pasa den urteko abesti batzuk eskeini zizkiguten. Eta berriro ere David Bisbal etorri zitzaigun taula gainera "Ene Maritxu" abesteko. Hau guztia, pasa den urteko giro onaren seinale. Eskerrik asko artistak! 


viernes, 27 de marzo de 2015

2.BATXILERGOKO IKASLEEN EMANALDIA

Aspaldi blogean ez dugula sarrerarik egin, baina erabat lanpetuta ibili gara. DBH 4koekin hiru eguneko irteera (honen berri ere emango dizuegu), entsaioak, emanaldiak... Baina apurka-apurka informatuko zaituztegu.

Asteazkenean, martxoaren 25ean, 2. Batxilergoko Musika ikasleek, haien ikaskideen artean aurten prestatuko kantuen emanaldia eskeini zuten. Meritua izan dute, azken astean DBH 4ko irteera dela eta, emanaldiak tarteko, haiek bakarrik ibili direlako entsaiatzen. 

Kirioak dantzan, dena ondo ateratzeko nahia... Baina esan dezakegu emanaldia oso ondo joan zela, baie haiek zein publikoak gozatu zuela. Gelan prestatutako kantuak abestu zituzten, eta gonbidatu bereziak izan genituen. Peru, Endikak, Urik eta Anek haiek jo eta abestutako kantuak taularatu zituzten.

Eta orain bi urte, DBH 4n egon ziren bezala, sorpresa itzela eman ziguten. Hain lanpetuta ibili gara, ez genuela inolako susmorik... Kantu bat eskeini ziguten eta horrekin batera lore sorta bana jaso genuen. 

Badakigu askotan oihukatzen dizueguela, urduritzen garela, baina zuekin lan egitea luxu bat da. Eta hemendik esker hitzak baino ez ditugu zuentzat. Eskerrik asko bihotzez! 

Egun horretan ateratako argazkien bideoa ikusgai duzue! Gozatu eta mila-mila esker!



P.D: Ez pentsa ikasturtea bukatu denik, oraindik gauza asko ditugu egiteke! 

domingo, 22 de febrero de 2015

BOSeko bibolin jolearen bisita izan dugu

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, aurten ere "Musikari bat adoptatu" proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu digute Bilboko Orkestra Sinfonikotik.




Egokitu zaigun musikaria Dan Caleb Alberganti bibolin jolea izan da. Otsailaren 6an bere bisita izan genuen. Oso giro onean joan zen entsaioa. Sherezade obraren interpretazioa egin behar dugu, eta orain arte egindako aurrerapenak erakutsi genizkion. Xilofonoak, pianoa, bibolina, txirulak, gitarrak... prest izan genituen bi ordutako lana ahal bezain beste aprobetxatzeko.

Gutxi barru, berriro izango dugu gurean.

                                           



miércoles, 28 de enero de 2015

MUSIKARI BAT ADOPTATU 2015

2015a proiektu ugarirekin hasi dugu! Oporretatik indarberrituta itzuli gara eta lan egiteko gogoak ez zaizkigu falta.

Aurreko sarrera batean, "Musikari bat adoptatu" proiektuari buruz hitz egin genizuen. Bilboko Orkestrako Sinfonikoak obra bat aukeratzen du eta ikasleek obra horren interpretazioa egin behar dute. Horrez gain, orkestrako musikari bat ikastetxera etortzen da eta elkarlanean aritzen dira. 

Ba... aurten ere proiektuan parte hartzeko aukera eman digute! Oraingoan biolin jole bat izan dugu gure artean. Jada lanean hasi da DBH 4ko talde bat. Aurrerago zehaztasun gehiago emango dizkizuegu!

Egurre neska-mutilak!





martes, 6 de enero de 2015

BERBABANDA EKITALDIAREN BIDEOA

Urte berri on!

Gogotsu eta lanean hasteko prest! Badakigu 2015ak gauza on asko ekarriko dizkigula!

Oraingoan Berbabanda ekitaldiko bideoa duzue ikusgai. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiogu Janire Ruiz Tejedari. Janire gure ikasle ohia da eta gaur egun Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten du EHUn. Berak grabazioa eta muntaia egin du. Milesker Janire!

Gozatu ekitaldiarekin!!!